BERRIAK

Mendira atera da gaurko egunez ia ikastola osoa

Bizikidetza izan du helburu, betidanik, ikasturte hasierako mendi-irteerak
Ia inguruko gailur eta auzo guztiak ikastolako ikasleek hartuta egon dira goizean, izan ere, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan gaur egin dira ohiko mendi irteerak. Eguraldia lagun izan dute, gainera. Gaztelupeko batzuk, Murugainen izan dira; beste batzuk, Kurtzetxikin; Arimazubikoak Besaiden, Udalan eta Garagartzan. Gelakoen arteko harremana sendotzeko eta elkar hobeto ezagutzeko Arizmendi Ikastolak jorratzen dituen bideak dira horrelakoak.