BERRIAK

MATRIKULAZIOA 2021-22

Astelehenean, urtarrilak 18, zabalduko da 2021-22rako matrikulazio epea urtarrilaren 29ra arte. Gaurtik hasita, Basabeazpi gunean 17:30etan, guneetako ateak parez pare zabalduko ditugu Arizmendi ikastolako Hezkuntza Proiektua, egitasmo pedagogikoa, instalakuntzak, espazioak, testuinguruak eta Konfiantzaren Pedagogia gertutik ezagutu ahal izateko. 

Aurtengo egoera kontuan hartuta, segurtasun neurri guztiak bermatzeko saioak talde txikietan egingo dira. Hemen aurkituko dituzue datak eta izena emateko formulategak.

Arizmendi Ikastolak, pertsona erdigunean jarrita, komunitatea eraldatzea du helburu Konfiantzaren Pedagogiaren bidez. Pertsona bakoitzari bere ametsak betetzen laguntzea bilatzen du; eta, horretarako, Oinarrizko Hezkuntza ildoak ditu abiapuntu eta oinarri. Ezagutu nahi? Ikusi bideoa!