BERRIAK

Matematikaren irakaskuntzaren eraldaketan hurrengo urratsa aztertzen

Arizmendi ikastolako Matematika Foro Orokorra eragiketa matematikoak egiterakoan algoritmo ezberdinak erabiltzeko  aukera aztertzen ari da. Ulergarriagoa, askeagoa eta buruzko kalkukua gehiago sustatuko lukeen ABN algortimoa hain zuzen ere. Joan den astean online prestakuntza-saio bat egin zuten ikastolan. Orereta ikastolak horren aldeko apustua egin zuen eta horregatik bertako kide diren Ainara Aranburuk eta Jon Alustizak ere parte hartu zuten saioan hauen esperientziaren inguruko informazioa emateko. Beharrezko analisiak eta proposamenak egin ondoren, etapa bakoitzeko foro pedagogikoak aztertuko du gaia eta Pedagogia Berrikuntzako taldeak erabakiko du planteamenduarekin aurrera jarraituko den.