BERRIAK

Matematika manipulatiboa

Aurreko astean, Leire Arana ikastolako profesionala, EHIko ikastaro batzuk ematen hasi zen Ferixalekuan. Arizmendi ikastolako eta kanpoko 4 irakasle talde elkartuko dira hurrengo hilabeteetan ostegunero matematika manipulatiboen ingurukoa gaiak jorratzeko. 

3. ikasturtea da horrelakoak antolatzen dituztela EHIn eta lehenengoa da gurean Ferixalekuan egigo direla.

Hezkuntzaren munduan aldaketa sakonen garaian gaudela onartuta, saio hauetan fokua matematikaren irakaskuntzan jarriko da. Urteetan testu liburuetan oinarrituta funtzionatu izan dugu eta horrek matematikaren garapena arrotza, hotza, iluna eta mekanizista egitera eraman gaitu. Horri buelta emateko,  berezkoak dauzkan ukigarritasuna eta jostagarritasuna atera nahi da.

Lehen hezkuntzako eduki eta gaitasun matematikoak aztertzen jardun ondoren, kontzeptuetara senetik eta esperientziatik hurbiltzeko teknikak, moduak, jolasak eta baliabide materialak daudela argi geratu da. Horiek ezagutzea eta praktikatzea da hain zuzen ere ikastaro honen helburua.