BERRIAK

Martxoko Euskarazko Produktuen Katalogoen nobedadeak

Euskarazko produktuen katalogoa 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala. 

Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da; alde batetik, paperezko edizioa eta bestetik, www.katalogoa.eus helbidean, Interneteko edizioa. Interneteko gune horretan paperezko katalogo osoa ikus daiteke, baina horretaz gain paperezkoan sartu ez diren produktu gehiago ere aurkitu daitezke, eta produktuetara edo argitaletxeetara zuzenean joateko loturak ere ematen ditu.

Martxoko azken nobedadeak ikusteko, sartu web gunean.