
Martxoaren 8a gure Ikastolan egun garrantzitsua da. Bertako kide garen emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako, eta, orohar, komunitateko kideon eskubide berdintasunean irmo sinisten dugulako.
Bereziki inportantea iruditzen zaigu ahalduntze hori gure ikasle neskengan sustatzea. Oso goiz hasten baikara geletan genero arrakalaren eraginak ikusten. Horregatik, martxoaren 8a ospatu egiten dugu, eta ikasturte osoan zehar, geletan, landu. Benetan uste dugulako gai zehatz honetan urratsak emateak eramango gaituela gizarte orekatuago eta aberatsago batera.
Egun honetan, gainera, ikasle zaharrenen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleon batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera eramaten dira ekintza interesgarri asko eta asko.
Jarraian egunak ekarri zizkigunak iruditan: