
Oporretan izugarri gozatu ondoren, gure Ikastolan gogotsu ekin diogu ikasturte berriari!
Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da ikaslearen erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea.
Familia batzuentzat bizipen berriak eta familiarizazioa, beste ikasle askorentzat lagunekin berriro elkartzea, esperimentatzea, esperientzia berriekin gozatu eta ikastea… Martxan gaude, eta ea zer dakarkigun ikasturte berriak!
Ondorengo irudietan egun hauetan guneetan egin diren ekintzak dituzu ikusgai:
- Olarteko hasierako egunak
- Uribarriko hasierako egunak
- Umezaintzako hasierako egunak
- Santa Teresako hasierako egunak
- Arimazubi, GURAko ikasleak familiarizazioan
- Arimazubi, BATUko ikasleak familiarizazioan
- Gazteluondo, GURAko ikasleak familiarizazioan
- Gazteluondo, BATUko ikasleak familiarizazioan
- Santa Teresako ikasleak familiarizazioan
- Almen, GURAko ikasleak familiarizazioan
- Basabeazpi, ERDUko ikasleak familiarizazioan
- Jose Arana, ERDUko ikasleak familiarizazioan.