BERRIAK

Martitzenean, Osasun Larrialdietakoek agur klaseei

Orain bi urte ekin genion ikastolan Osasun Larrialdietako ziklo berriari, eta ikasleei ziztu bizian pasatu ei zaie denbora. Aste honetan izan dituzte azken klaseak, eta, orain, praktika garaia heldu zaie. Martitzena izan zen azken klase-eguna, eta besteak beste, laster estreinatuko duten txalekoa jantzi zuten, aurrerantzean anbulantzietan jantziko dutena, hain zuzen. Lanbide Heziketakoek ziklo berria ez ezik, arlo berria eta profil profesional berria ere garatu dute bi urte hauetan. Oparoa izan da ibilbidea ikasle zein irakasleentzat! Zorterik onena euren bidean! Argazkiak.