BERRIAK

Mari Jose Bolinagari agurra

Mari Jose Bolinagak erretiroa hartu du. Hori dela eta, irailaren 28an, merezitako agurra egiteko unea izan zen. 

Goizean, Mari Josek hitz polit batzuk eskaini zizkien Gazteluondon elkartutako ikasle eta lankideei. Jarraian ikasleak izan ziren aurreskua dantzatu ziotenak. Lora sorta eta bertso honekin merezitako agurra egin zioten Gazteluondoko ikasle eta irakasleek:

Agurtzeko ordua
iritsi da jada
asko ikasi dugu
plazer bat izan da
Mari Jose zuretzat
denon besarkada
Gazteluondon zutaz
oroituko gara.

Gauean, afaria Arteaga jatetxean; berarekin lan egindako irakasleak, zuzendaritzakoak eta gaur eguneko lankideak batu ziren agur hunkigarri bat eskaintzeko.

Eskerrik asko Marijo! Argazkiak.