BERRIAK

Mantenuko Andoni Basterra saritua

Ikastolako gune askotan ikusten dugu Andoni Basterra konponketa lanak egiten. Aste honetan, gainera, telebistan ikusi ahal izan dugu Eusko Jaurlaritzaren Babes zibileko eta Larrialdi Zerbitzuetako kide gisa egindako lanagatik merituaren saria jasotzen.

15 urte daramatza Andonik lan hauetan parte hartzen eta horixe da hain zuzen ere saritu nahi izan dutena. Den-denok ere eskertzekoa bere lana! Ederra da gure ikastolan horrelako jendea daukagula jakitea! Zorionak, Andoni!! Argazkian, kamisetagatik ezagutuko duzue, bestela ezagutzen ez duzuenek.