BERRIAK

Maider Arregi eta Oihana Aranarekin bertsotan

Arimazubiko 5. eta 6. mailakoek euskarako arloan bertsolaritza lantzen dute. Asteartean, Maider Arregi, bertsolari oñatiarra, eta Oihana Arana, Almenen ikasten ari den bertsolari eskoitzarra, Arimazubin egon ziren bertso saiotxo bat ematen ikasleekin batera.

Maider duela gutxi ospatu den Oñatiko VI. Bertsolari Txapelketako txapeldun berria da eta Oihana Gipuzkoako eskolarteko txapelketaren finalean egongo da Lasturren apirilaren 5ean. Argazki eta bideoak.