BERRIAK

Lurraskan izan dira Umezaintzako bost urteko haurrak

Aurreko martitzenean, Umezaintzako bost urteko haurrak Lurraskara joan ziren gaua pasatzera. Ilusioz beteta hartu zuten autobusa, eta poz-pozik egin zuten bidaia. Arrasaten utzi ei zuten eguraldi txarra, bertara heldu eta bi egunetan ez zuten euririk izan eta. Bertan erroskillak egin zituzten, ortua eta basabereak zaindu, ponian ibili, mendi bueltatxo bat egin… Neka-neka eginda bueltatu ziren, baina primeran pasatu zutenez, merezi izan zuen! Argazkiak.