BERRIAK

Lur eta Amets, Euskal Herriko abenturazaleak, Arrasaten!

Lur eta Amets  abenturen ikuskizuna ostiralean, urtarrilaren 10ean, izango da Arrasateko Kulturaten, 18.00etan eta sarrera librea izango da.

Lur eta Amets proiektua Euskal Herriko historia haurrei modu dibertigarri batean kontatzeko sortu zen eta otsailaren 7an Lur eta Amets filma estreinatuko da zinemetan, baina aurrez, Lur eta Amets pertsonaiek Euskal Herria autobus magiko batekin zeharkatuko dute eta geldialdiak egingo dituzte ikuskizuna egin eta filma aurkezteko.

«Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz» sortu zuten Lur eta Amets proiektua Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak; 2015 urtean sortu zuten Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia ezagutza liburua eta ondoren etorri ziren haurrei zuzenduriko bederatzi ipuin eta galdera-erantzun mahai jokoa.

Orain, ilustraziotik, gure kale, antzokietara eta pantaila handira salto egingo dute Lur eta Ametsek, urtarrilean zehar aurkeztuko den ikuskizunarekin eta otsailean estrainatuko den filmarekin, zeina egiteko Lotura Films batu den proiektura.

Informazio osoa www.luretaamets.eus atarian topatuko duzue.