BERRIAK

Lourdes Quintanillaren erretiroa

Aurreko ostiralean, urriak 30, erretiroa hartu zuen hainbeste urtetan gure lankidea izan den Lurdes Quintanillak. Makina bat urte, makina bat lan egiten. Covidaren kontuek ospakizunak egitea ez dute errazten baina, hala ere, batxilergoko ikasleek eta Almeneko bere lankideek goxo agurtu nahi izan zuten. Bere iraganeko irudiak bideo baten bilduta ikusi zituzten, ikasleek jotako trikiti eta pandero soinuarekin patiora jaitsi eta han aurresku dotorea dantzatu zioten klarinetearen soinuaz ikasle eta lankideek. Bertsoa kantatuz bukatu zuten, hau ere ikasleek Lurdesi propio egindakoa. Ekintza xumea, baina maitasun eta errespetu haundiz egindakoa. Milesker guztiagatik eta ondo bizi, Lourdes!!