
Edozein txoko izaten da aproposa irakurtzeko; baita gelako aulkian eserita gaudenean ere. Baina, beti espazio berdinetan irakurtzen aritzeak ez du laguntzen irakurzaletasuna sortzen eta bultzatzen. Horregatik, irakurle bakoitzak bere txoko eta modua behar ditu, gustura irakurtzeko eta zaletasuna indartzeko.
Santa Teresako HH eta LHkoak, auzoko txoko ezberdinetara irten ziren irakurtzera apirilaren 23ko Libururaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Haur bakoitzak bere gustoko liburua hartu eta eroso sentitzen zen txokoa aukeratu zuen.
Gustura asko ikus ditzakegu haurrak, ondorengo argazkietan!