BERRIAK

Liburuaren Eguna etxekoekin ospatzen

Etxekoekin ospatu zuten Liburuaren Nazioarteko Eguna Gaztelupe guneko DBH 1. mailakoek. Goizean, Pilar Askazibar irakasle ohiak, Arrasateko Erdia Aroko historia kontatu zien. Hain zuzen ere, amaitu berri duten “Hala bazan” 5. Proiektuan, historiako aroak aztertu dituzte, tartean Erdi Aroa. Arratsaldean John Anduezaren, ikasle ohiaren saioa izan zuten. Bere ibilbideri buruz hitzegin zuen eta ikasleek zituzten galderak erantzun zituen. Hitzaldiaren ostean, denboraren joanarekin eta ikastolarekin duen harremanarekin lotutako hiru argazki bitxi igo zituen Facebookeko bere kontuan.

 

Bi saioetako argazkiak.