
Orain arte ERDU, GURA, IZEN eta PRO osatzen zuten Arizmendiko egitasmo pedagogikoa. Kide berria jaio da familian: BATU. BATU bi etapa batuko dituen egitasmoa da, LHko 3. zikloa eta DBHko 1. zikloa hain zuzen ere.
Duela 10 urte, Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eraldaketa prozesuan pausu bat gehiago da BATU. Lehenengoa Haur Hezkuntza osoan eman zen, jarraian Lehen Hezkuntzaren hasierako mailetan eta Batxilergoan azkena.
Aste honetan, LH eta BHko gune guztietan LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2 hartuko duen BATU egitasmoa aurkeztu zaie ikastolako profesionalei. Arizmendi ikastolako indarrak eta norabidea batuko dituen egitasmoa da BATU. Argazkiak.
Emango diren urratsen artean, azpimarratu BATU egitasmoko lau ikasturteetarako sortuko den curriculum mapa. Ikastolako profesionalak diren Amaia Antero, Unai Legarda, Andoni Altuna, Edurne Arrizabalaga, Ana Villar, Jaione Uriarte, Aitor Ziardegi, Gadea Errasti, Eider Zumalde, Ibai Bolinaga, Irune Urbina, Maite Arbonies, Nagore Iraola, Leire Arana, Leire Aldalur eta Mireia Muruamendiaraz ari dira lan honetan.