BERRIAK

Gurasoekin musika lantzen

Aste honetan Almeneko LH4 eta LH5eko ikasleek musikarekin lotutako bisita interesgarria izan dute. Maider Herce irakasleak deituta, ikastolako gurasoak direnĀ  Aitor Ziardegi eta Josu Sarasua joan zaizkie gelara pianoa eta gitarra hartuta.

Abesten aritu dira; altu eta ozen, gainera. Galderak erantzuten ere aritu ziren musikaren inguruan egindako ikasketak eta instrumentua jotzen ikasteko egin beharreko lanaren inguruan. Milesker Aitor eta Josu! Argazkiak.