BERRIAK

LH 1 eta 2koen lanak

Aurten Almeneko LH 1 eta 2koek maiatzeko arratsaldetan ordutegiak hankaz gora jarri eta tailerrak antolatu dituzte, hainbat gairi lekua emateko. Tailer naturalista, artistikoa, kinestesikoa, logiko-matematikoa, hizkuntzarekin lotutakoa eta ikerketa eta esperimentuekin lotutakoa: guztira 6 tailer ezberdin izan dira. 

LH 1 eta 2koek nahastuta jardun ahal izan dute eta, gainera, hain gai anitzak izanda trebezia ezberdinak praktikan jartzeko aukera izan dute. Orain, Almeneko sarreran haien lanen fruituak erakusgai jarri dituzte.

Esperientzia bizia eta polita izan omen da, irakasleen esanetan. Horrelako proposamenak egin eta gero, prozesuak ebaluatu eta hurrengo urteetarako hobekuntzak txertatzeko momentua etortzen da. Argazkiak.