BERRIAK

LEK ere abian da

Dagoeneko martxan jarri da Leintz Eskola Kirola. LEK Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzendutako proiektua da. Joan den astean gurasoekin bilerak egin zituzten. Besteak beste, bizi dugun egoerak oraingoz izango duen eraginari buruz hitz egin zuten. Horren ondorioz, adibidez, taldeek gehienez 15 kide izango dituzte. Almeneko ikasleak izan dira estreinatzen lehenak. Asteartean hasi ziren. Atzo, osteguna, Arimazubi eta Gazteluondoko taldeen txanda izan zen. Almeneko arduraduna Ibai Bolinaga izango da. Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupekoa Julen Aranbarri eta, azkenik, Arimazubikoa Amaia Agirre. Eutsi goiari!! Argazkiak.