BERRIAK

Leire Arana irakaslearen matematika-bloga

Blogak erakutsi nahi du matematika beste era baten ere bizi daitekeela

matematiketan.eus

matematiketan.eus

“Matematiketan.eus. Matematikak eskuetara” izenburuarekin argitaratu berri du Leire Arana zientzia irakasleak seme-alabekin zein ikasleekin matematika lantzeko erabilgarri izan dakigukeen bloga. Egitura samurra du: gaiak, etapak, filosofia…. Eta dagoeneko zenbait post idatzi ditu; azkenekoak, esaterako, hauexek: “Multiplo komunetako txikiena txaloka” edo “Geometria kotxeen logoetan”. Interaktiboa izateko sortu du Aranak bloga, eta, berak aurkezpenean dioen moduan, “matematikak bizitzeko beste modu bat dagoela aldarrikatzeko”. Guraso eta seme-alabentzat ez ezik, matematika irakasle eta ikasleentzat ere baliagarria. Leire Arana fisikan lizentziatua da eta egun Arizmendi Ikastolako Almenen (Eskoriatza) dihardu irakasle lanetan.