BERRIAK

Leintz Arizmendi nesken futbol taldeen aurkezpena

Igande honetan, urriaren 28an, izango da Leintz Arizmendi taldeen aurkezpena. 80 neska baino gehiago elkartuko dira goizean Aretxabaletako Ibarra futbolzelaian.

Guztira lau talde izango dira: alebinak (Futbol Eskola), infantilak, kadeteak eta seniorrak. Partidak goizeko 09:30ean hasiko dira eta 14:00ak inguru bukatuko da azkena. Goizean zehar taldeko argazkiak aterako dituzte. Egitaraua.