Aste honetan, Gaztelupeko irakasle taldeak Lehen Sorospenen inguruko prestakuntza jaso du, Lanbide Heziketako Arantza Hernandez irakasle eta medikuaren eskutik. Kasu praktikoetan oinarrituta, gerta litezkeen larrialdi egoera ezberdinetan nola jokatu ikasi zuten: urgentziak eta urgentzia ez direnak bereiztu; gaixoa nola babestu; abisua noiz eta nola eman; kasuan kasuko aktuazioa. Hurrengo saioa praktikoa izango da eta Ferixalekuan egingo dute, Osasun Larrialdietakoen espazioan.