BERRIAK

Lehen gizakien bizimodua ezagutzen

Gazteluondoko 1.mailako ikasleek txanela ikasgaian Lehen Gizakien gaia lantzen ari direnez, Ibarraundi musoa (Eskoriatza) bisitatzera joan ziren aurreko astean.

Bertan gaiari buruzko eduki berri pila bat ikasteaz gain, lehen gizakien bizimodua gertu gertutik ezagutu zuten: sua egin, trikuharriak sortu, hormak margotu, harriak gogortu eta harriei formak eman… Primeran ibili ziren! Argazkiak.