BERRIAK

Lehen bertso-eskolako protagonistak, Basabeazpin
Bertso-eskolakoak Basabeazpin

Joan zen ostiralean, Almen bertso-eskolako irakasle izan ziren Juanito Akizu eta Patxi Goikolea eta hastapeneko ikasleetako bat, Jon Sarasua, Arizmendi Ikastolako Basabeazpira (Aretxabaleta) gonbidatu zituzten bertako irakasleek.

Basabeazpiko lau eta bost urtekoak Euskal Kultura (musika eta dantza) proiektuan buru belarri dabiltza, eta bertsolaritzaren atala ere landu dutenez, aukera paregabe hori aprobetxatu dute.

Ostiral goizean, hiru bertsozaleen bitartez, ikastolako haurrek eta nagusiek Euskal Herriko lehen bertso eskolaren esperientzia ezagutu zuten, hainbat bertsolariren bertsoak entzun zituzten eta denen artean bertsoa ere osatu zuten. Eta ohorezkoa izan zen amaiera: Goikolea, Sarasua eta Akizu puntuka entzun zituzten.

Argazkiak eta bideoa.