BERRIAK

LBHko Mikroinformatikoen eskaintza

Zure ordenagailuarekin arazoak dituzula? Ez dakizula sistema eragilea instalatzen?  Lasai orain Mikroinformatikako bigarren mailako ikasleak dauzkazu eskura arazo informatikoei aurre egiteko. Zerbitzu informatikoak eskaintzen dituen enpresa proiektu bat garatu dute.

Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean honako hauek aurkituko dituzue: ordenagailu konponketa, muntaia, birus kontrako programa instalatu eta konfiguratu, formateatu, sistema eragileak instalatu eta konfiguratu, sareko kableak neurrira egitea, segurtazun kopiak, …

Gurekin harremanetan jartzeko honako bide hauek erabil ditzakezue: ariztekno@gmail.com posta elektronikoa, instagram eta epe motzean martxan jarriko dugun webgunea.

Gurekin aurrez aurre egoteko Arizmendi Ikastolako Ferixalekuan aurkituko gaituzue, Otalora Lizentziaduna 8  helbidean.

Ordutegia

  • Astelehen, ostegun eta ostiraletan 08:00 – 14:00
  • Astearte eta Asteazkenetan 15:30 – 18:30