BERRIAK

LBHko aurrematrikula epea zabalik

Astelehenean, ekainak 1, zabaldu zen Lanbide Heziketan aurrematrikulazio epea eta ekainaren 19ra arte luzatuko da. Ferixalekuan lau heziketa-ziklo esakainiko dira. Bat Goi-Mailakoa, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI), eta hiru Erdi Mailakoak: Mikroinformatika, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak. Zaldibarren, Oinarrizko Lanbide Heziketa barruan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak zikloetan eman ahal izango da izena. Aurrematrikula Ferixaleku eta Zaldibarko idazkaritzetan egin beharko da, astelehenetik ostiralera, goizez.