BERRIAK

Larunbatean, Udaberri Jaia Aretxabaletan
udaberri jaia 2014

Larunbatean, Udaberri Jaia ospatuko dute, X. ez, Aretxabaletan Basabeazpi eta Almeneko txikiek.

Maiatzaren 9an, larunbatean, ospatuko da aurtengo Udaberri Jaia Aretxabaletan. Urtero bezala, Basabeazpiko eta Almeneko txikientzako ospakizuna izango da larunbatekoa, eta goizean goiz hasiko dira ekimenekin. 10:30ean jolasak eta ibilaldia antolatu dute eta ondoren, mosaikoa egingo dute eta talo tailerra martxan jarri. Bazkalaurreko tartea buruhandiek eta erraldoiek gozatuko dute eta ostekoa tailerrek eta Oiongo ikastolakoen ipuin kontaketek. Argitxori ongietorria emanik eta txokolatea hartuz emango zaio jaiari bukaera.

Herri bazkarian parte hartu nahi duenak babak, saiheskia –bertan guraso eta aitona-amonen artean egindakoa– eta postrea izango du 17 euroren truke. Umeek, berriz, 11 euroan. Guztion festa da Arizmendi Ikastolako Udaberri Jaia, ikasleena, irakasleena, gurasoena eta aitona-amonena. Antolatzaileek parte hartzera gonbidatu nahi dituzte animatzen diren guztiak.