
Larru Beltzak taldekideekin abesten
Aste honetan, Arimazubiko 5.mailako ikasleek Imanol eta Naiararen bisita izan dute, Oñatiko Larru Beltzak musika taldeko kideak hain zuzen. Umeak gustora eta pozik ibili dira euren emanaldia entzuten. Hortaz gain ikasleak ere kantuan ibili dira musikariekin batera prestatutako kantuak abesten. Mila esker Imanol eta Naiara!