BERRIAK

Lanbide Heziketarako aurre-matrikulazioa epea zabalik

Datorren astelehenean, ekainaren 4an, zabalduko da Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko epea. Ikastolan, gaur egun, lau ziklo eskaintzen ditugu: erdi mailako Erizaintzako zaintza osagarriak, Mikroinformatika sistemak eta sareak eta Osasun Larrialdiak eta goi mailako TAFYD (Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzarako goi mailako teknikaria). Interesatuta daudenek idazkaritzan eman dezakete izena ekainaren 4tik 15era. Informazio gehiago.