GOIAZ!2016 Debagoieneko Lanbide Heziketako azoka gaur eta biharĀ
Aurreko urteetan bezala, Kulturaten egingo da GOIAZ! azoka gaur, martxoaren 15ean, eta bihar. Debagoienean Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzeko asmoz azken urteotan antolatu izan den egitasmoa da GOIAZ!
Arizmendi Ikastolaren ordezkaritza ere bertan izango da egunotan, izan ere, lau ziklo eskaintzen ditu ikastolak datorren ikasturtera begira: aurreko urteetako Gorputz eta kirol ekintzen animazioa (goi mailakoa), Erizaintzako zaintza osagarriak (erdi mailakoa) eta berri bi: osasun larrialdiak eta mikroinformatika sistemak eta sareak (baimenaren zain daude).
Bihar, 18:00etatik aurrera 15-19 urte bitarteko gurasoentzat bisita gidatuak eta hitzaldiak izango dira: Zein da nire seme-alabentzat bide profesional onena? Seme-alaben aukeraketa, gurasoentzako erronka izenburuen inguruan berba egingo du Virginia Espin-ek. Debagoienean bederatzi ikastetxek dute Lanbide Heziketaren eskaintza, eta ikastolak lau ziklo eskainiko ditu. Egitaraua.