BERRIAK

Lanbide Heziketan, izen-ematea ostiralera arte
aurrematrikulazioa Lanbide Heziketan

Lanbide Heziketako aurre-matrikula edo izen-ematea ekainaren 5ean hasi zen eta aste honetan amaituko da, ostiralean, ekainaren 16an, hain zuzen ere. Matrikulazioa, berriz, uztailaren 13tik 19ra bitartean izango da.

Arizmendi Ikastolak heziketa zikloak zein Oinarrizko Lanbide Heziketa eskaintzen ditu. Gaur egun, lau ziklo ditu: goi mailako TAFYD (aisialdian eta jarduera fisikoetan trebatzen da ikaslea) eta erdi mailako Erizaintzako zaintza osagarriak, Mikroinformatika eta Osasun larrialdiak. Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketan, OLHn, sukaldaritza eta metalezko fabrikazioa eskaintzen ditu.

Zikloak zein OLH bi urtekoak dira eta bietan praktikak egiten dira bigarren mailaren lauhileko baten. Zikloak Ferixalekuan ematen dira eta OLH, Zaldibarren.