BERRIAK

Aurrematrikulazio epea zabalik, Lanbide Heziketan

Astelehenean, maiatzaren 9an, zabaldu zen Lanbide Heziketan aurrematrikulazio epea eta maiatzaren 27ra arte luzatuko da. 

Ferixalekuan lau heziketa ziklo eskainiko dira; Goi mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI), eta erdi mailan, Mikroinformatika, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Zaldibarren, Oinarrizko Lanbide Heziketa barruan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak zikloetan izena eman ahal izango da ere. 

Aurrematrikula Ferixaleku eta Zaldibarko idazkaritzetan egin beharko da, astelehenetik ostiralera.

Gure zikloen errealitatea gertutik ezagutu nahi? Ikusi hurrengo bideoak!