BERRIAK

Lanbide Heziketako ikasleei eta Mundukideri esker, ordenagailuak bidali ditugu Brasilgo eskola batera

Lanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoek, ordenagailu zaharkituak prestatu dituzte, Mundukide Fundazioaren bitartez Brasilgo Caminhos de Saber eskola ibiltarira bidaltzeko. Ikasleek osotasunean garatutako proiektua izan da; ordenagailuko hardwarea aztertu eta konpondu behar izan dute lehenengo,  eta ondoren sistema eragile egoki bat aukeratu zein instalatu. 

Ikasleek 15 ordenagailu prestatu zituzten joan zen ikasturtean, eta aurten beste hainbeste egokituko dituzte Brasilera bidean jartzeko. Mundukideko kooperanteen bidaiak aprobetxatu ditugu ordenagailuak Brasilera bidaltzeko, eta oraingoz 9 gailu iritsi dira. Bertako eskolakoak oso eskertuta agertu dira ordenagailuak jaso dituztenean, eta gehiago jasotzeko prestutasuna adierazi digute.

Jarraian, TUlankide eta DVn argitaratutako albisteak.