BERRIAK

Lanbide Heziketako ate irekiak

Asteartean egin zuten Lanbide Heziketakoek ate irekien jardunaldia. Jende ugari hurbildu zen Ferixalekura. Harrera Aitor Guridik, LHko arduradunak, egin zuen. Jarraian, taldeka banatu ziren norberak interesa zuen heziketa zikloaren arabera: Osasun Larrialdiak, Erizaintzako Zaintza, Mikroinformatika eta Gizarte eta Kirol Animazioan Irakaskuntza. Izen ematea ekainaren 3tik 14ra izango da. Argazkiak.