BERRIAK

Lanbide Heziketa eta Oinarrizko Lanbide Heziketako bideoak

Ikastolak bi gunetan ditu (Ferixalekuan eta Zaldibarren) LH eta OLHko ikasleak. Bada, gune horietako ezaugarriak, espazioak eta jarduna jasotzen duten bideoak egin ditu Dragoi Produkzioak. Ikus-entzunezko enpresa horrek iaz irudi ugari hartu zituzten gure ikastolan, identitateari buruzko lau bideoak egiteko, eta haiek aprobetxatuta gune bakoitzaren bideoa egingo du. Laster izango ditugu besteak. Bideoak laburrak, freskoak eta ikuserrazak dira. Lanbide Heziketakoa eta OLHkoa.