BERRIAK

Kulturartekotasun proiektua

Pasa den astean jarri zuten martxan batxi 1ekoek disziplinarteko lehenengo proiektua. Bi aste emango dituzte gaiaren aurpegi guztiak aztertzen. Ostegun honetan, esate baterako, Almenekoek Aretxabaletako Guhaziakgara taldeko Paloma eta Imanen bisita izan dute eta ikasleak haiekin solasean egon ahal izan dira integrazioa, birsozializazioa, genero kontuak eta erlijio kontuak hizpide izan direlarik.

Tartean, gure herrira bizitzera etorri direnenen testigantza eta bizipenak jasotzen dituen bideo interesgarri hau ere ikusi dute. Hurrengo egunetan, hemen jasotakoak gelan ikasitakoei gehitu eta proiektu bukaerako produktua prestatzen hasi beharko dira. Helburu eraldatzailea izan beharko dute azken sorkuntzek. Argazkiak.