BERRIAK

Kultuartekotasuna Batxilergoan

Orain dela aste pare bat hasi ziren Batxi 1. mailakoak KULTURARTEKOTASUNA proiektua lantzen. Euskal Herrira zein bailarara datozen etorri berrien egoera aztertu behar izan dute eta berauek integratzeko erronkari aurre egin.

Horretarako, hainbat egitasmo sortu dituzte, asko eta asko herri mailako erakundeekin lankidetzan. Esaterako, etorri berriak iristean beharrezko dituzten informazio gune eta zerbitzuak pilatzen dituen plataforma digitala edota etorri berrien artean euskara bultzatzeko ekintza ezberdinak.

EKIN emakume elkartearen laguntza eta aholkua ere jaso dute. Ostegunean, Ekin emakume taldeko Jasone Giraldok eta Marokoko Ikramek eman zieten hitzaldia Batxi 1. mailako ikasleei. Emakume kanpotarren integrazioan laguntzeko martxan daukaten programaren berri eman zieten Jasonek eta Ikramek bere esperientzia pertsonala kontatu zien integrazio eta gizarteratzearen adibide bezala. Argazkiak