BERRIAK

Kudeaketa, eredu pedagogikoaren eraldaketari egokitzen

Konfiantzaren Pedagogiaren markoan etengabeko aldaketan bizi da Arizmendi ikastola. Eredu pedagogikoak kudeaketa ereduan ere aldaketak eskatzen ditu. Eta horretan ari dira Arizmendiko zerbitzuetako profesionalak. Atzo Ferixalekuan MEPko Unai Eloza eta Ane Sanchez aholkularien eskutik formazio saioa izan zuten. Bertan, antolaketa, ekoizpena, talde lana, informazioaren kudeaketa eta beste hainbat gai landu zituzten modu praktikoan. Argazkiak.