BERRIAK

Kristalizazio lehiaketan, saria
kristalizazioan saria

EHko Eskola mailako 1. Kristalizazio lehiaketan kristal onenaren saria jaso zuen ikastolak ostiralean Bilbon. Azken fasea jokatu zen bertan, eta han izan ziren barne-txapelketan sailkatu ziren sei ikasleak: Almeneko Elaitz Iregi, Julen Bastardo eta Alex Benitez eta Gaztelupeko Victor Garcia, Urtzi Urizar eta Hugo Teruel.

Gaztelupeko taldeak jaso zuen banatu ziren bost sari berezietako bat, kristal onenaren saria, hain zuzen ere. Hiru kidez osatutako epaimahaiaren aurrean talde bakoitzak lortu zituen kristalak eta horretarako jarraitu zuen prozesua aurkeztu behar izan zuen. Gidari eta laguntzaile izan zituzten honako irakasle hauek: Arantza Etxeberria, Blanca Martinez eta Lurdes Quintanilla. Zorionak guztioi! Argazkiak