BERRIAK

KPren eta PROI metodologian formazio saioak Gaztelupen

Aurreko astean, irailaren 5ean eta 6an, Gaztelupeko DBHko irakasleek Konfiantzaren Pedagogiaren eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren inguruko ikastaroa izan zuten Amaia Anteroren eskutik, Berrikuntza Pedagogikoko arduraduna.

2009. urtean hasi zen Arizmendi KPren (Konfiantzaren Pedagogiaren) metodologia sustatzen. Haur Hezkuntzan eman zituen lehenengo urratsak. Jarraian Lehen Hezkuntzan eta aurreko ikasturtean Batxilergoan. Ikasturte honetan DBHren txanda izango da. 2018-19 ikasturtean KPri erantzungo dion DBH planteamendua diseinatzen eta irakasleak formatzen arituko da. KPren marko barruan, PROI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) izango da ikas-irakaskuntza prozesuaren ardatz metodologikoa. Argazkiak.