BERRIAK

KParen sakontze ikastaroa, laugarrenez
KParen 4. sakontze ikastaroa

Aste honetan, 62 profesional Konfiantzaren Pedagogiaren sakontze ikastaroan ari dira parte hartzen Arizmendi Ikastolan. Irakasleak etapa guztietakoak dira eta Arizmendikoak ez ezik, baita beste ikastola batzuetakoak ere (Anoeta, S. Mitxelena, Orio, Txantxiku, S. Benito, Zubimusu eta Urretxindorra). Ikastaro emailea Amaia Antero da, Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogiaren arduraduna, eta 30 orduko ikastaroan metodologia aktibo eta praktikoa tarteko, KParen oinarri teorikoak eta hiru eremuak azaltzen dihardu. Lehenengo saioan, IƱaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendariak identitatearen gaia jorratu zuen, sarrera gisa.
Orain urtebete egin zen KParen lehenengo sakontze ikastaroa. Ordutik beste hiru egin dira: urrian, otsailean eta uztailean (aste honetakoa). Konfiantzaren Pedagogiari buruzko formazioaren baitan ikastaro horietaz gain, ikasturte osoko tailerrak antolatu dira Arizmendi Ikastolako profesionalentzat azkeneko bi ikasturteotan. Bestalde, gurasoentzat ere egin dira bi ikastaro. Azkenik, kanpo formazioari begira, ikastetxe ugarirekin jardun dira lanean aurtengo ikasturtean.

Argazkiak