BERRIAK

KP: sakontze ikastaroa eta guraso formazioa
KParen sakontze ikastaroa

Konfiantzaren Pedagogiaren sakontze ikastaroa hirugarrenez
Otsailaren 6tik 10era, 63 lagunek KParen sakontze ikastaroa egin zuten Arizmendi Ikastolako Gaztelupen. Aurreko bietan bezala, bertako kideek zein beste ikastola batzuetakoek hartu zuten parte (Salbatore Mitxelana, Iñigo Aritza, Laskorain, Orio, Anoeta, Txantxiku, San Benito, Zubimusu). Oraingoan, gainera, baita Athloneko kide batzuek ere.
Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko guraso-formazioa bigarrenez ikasturte honetan
Bestetik, aurreko astean gurasoentzako KP formazioari hasiera eman zioten bigarrenez ikasturte honetan. Bost saio izango dira guztira. Lehen bi saioetan Konfiantzaren Pedagogiaren markoa landuko da eta hurrengo hiruretan, berriz, etapa bakoitzean KP nola inplementatzen dugun azalduko da. Hurrengo saioak otsailaren 22an, martxoaren 7an, 14an eta 23an izango dira.

Sakontze ikastaroko argazkiak eta partaideen adierazpenak.