BERRIAK

KORRIKAren mezua arabiarrez

KORRIKA proiektu moduan lantzen hasi dira Jose Aranako 3,4 eta 5 urtekoak. Aste honetan Asmai, Jose Aranako Chamss eta Kamar ikasleen ahizpa, gelara etorri da Korrikako eskutitza arabiarrez irakurtzera. Ekintza polita izateaz gain, hezigarria ere izan da, idazteko eta ahoskatzeko orduan hizkuntza ezberdinak dituzten antzekotasunak eta desberdintasunak lantzeko aukera izan bai dute. Mila esker Asmai.