
Korrikarekin bat egin du ikastolak goizean
Goizean goiz pasatu da gure bailaratik 19. Korrika. Arrasatera 10:30ak aldera iritsi da bigarrenez. Orduan egin dute bat Arrasateko guneetako ikasle eta irakasleek Korrikarekin. Haur Hezkuntzako irakasle Pili Urizarrek eta Meri Arroyok hartu dute korrikaren lekukoa Arrasateko ikastolako kilometroan, Gaztelupe parean. Arratsaldez egitekoa zen Korrika Txikia bertan behera geratu da eguraldia dela-eta.
Aretxabaleta eta Eskoriatzatik goiz-goiz pasatu da, baina han izan dira ikastolako ordezkariak ere. Basabeazpiko lekukoa eraman dute Amaia Idigoras irakasleak, Olatz Pagaldai gurasoak eta batxilergoko Ainhoa Sanchez eta Matilde Aizpuruk. Almenekoek Ederlan parean hasi eta Aretxabaletako sarreraraino egin dute, eta BAZARAko ordezkariek –Xubane Garai eta Irati Iglesias– eraman dute lekukoa. Eskoriatzan, azkenik, Jose Aranako irakasle Miren Arietaleanizbeaskoak eraman du lekukoa, Aiora Igartua gurasoarekin eta bost urteko Ainara Arrate ikaslearekin.
Arrasateko KMa . bideoa eta Santa Teresa Korrikarekin bat