BERRIAK

KOMUNIKATU INSTITUZIONALA I-KORONOBIRUSA

Covid-19 koronabirusak eragindako gertakarien aurrean, komunitate osoari lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu, baita abian jarritako ekintzen eta egoera ebaluatzeko hartutako beharrezko neurrien berri eman ere.

Arizmendi ikastolako zuzendaritza etengabeko harremanetan dago eta jarraituko du, ezohiko egoera honen edozein aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Sor daitekeen edozein berrikuntza modu koordinatu eta arrazionalean landuko da, egoera ebaluatu ondoren, beharrezko neurri posibleei aurre egiteko. Ildo horretako aldaketei buruzko edozein informazio Arizmendi ikastolako komunikazio bide ofizialetatik helaraziko da.

Gaur-gaurkoz, Arizmendi osatzen dugun guztion osasuna bermatzea da garrantzitsuena. Horregatik, lantokitik bakarrik egin daitezkeen lanak egingo dira modu presentzialean, betiere segurtasun protokoloan ezarritako gomendioak betez.

Prebentzio-neurriak eta lotura interesgarriak

Komunitate osoari eskatzen zaio gaixotasun horren aurrean agintariek gomendatu dituzten oinarrizko prebentzio-neurriei buruzko jarraibideak betetzea. 

Informazio hori guztia, eguneroko berrikuntzekin eguneratua, Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta daiteke.

Bestalde, arizmendi@arizmendi.eus helbide elektronikoan edo 943 77 20 25 telefono zenbakian egun hauetan ikastolak izango duen funtzionamenduari buruzko edozein zalantza argitzeko aukera izango da.

Esker oneko mezua

Lerro hauen bitartez esker oneko mezua, ikastola osatzen dugun profesional eta familien aldetik izandako erantzukizun eta elkartasun jarreragatik. Horrela bakarrik gainditu ahal izango dugu egoera hau.

#nietxeangeratukonaiz