BERRIAK

Koopoeratiba eta “EhKO HERRIA” PROIa

Duela 2-3 aste hasi ziren DBH 1ekoak “EhKO HERRIA” PROIa lantzen. Proiektuarekin lotuta kooperatibaren gaia atera zen gela batzuetan eta hortan ari zirela ikasleek adierazitako interesa dela eta ikastolako guraso baten bitartez Ander Etxeberria, Mondragon Korporazioko Hedapen Kooperatiboaren arduradunarekin kontaktatu zuten. Ander Gaztelupeko gela batera gerturatu da ikasleekin batera gaiaz aritzeko eta Gaztelupeko gainontzeko geletakoek meet bitartez jarraitu ahal izan dituzte Anderrek emandako azalpen guztiak.

Proiektu honetan gure herrien iraunkortasun-diagnosia egin; hobekuntza ekarriko luketen produktuak pentsatu; produktu horren prototipoa garatzeko prozesua aurrera eraman; eta azkenik, gaian aditu diren guraso, enpresa eta eragileei aurkeztuko dizkiete sortutako ideiak.

 Honela, galdera honi erantzutera iritsiko dira PROIa amaitzen dutenerako: “Nola lagundu diezaiekegu inguruko unibertsitate/ enpresei gure herria iraunkorragoa bihurtzeko produktuak sortzen?”