BERRIAK

Kooperarock proiektua Lehen Hezkuntzan
Kooperarock egitasmoa

Egunotan ikastolako LHko 5. mailan Teatro Paraiso Antzerkiko kideak, tailerren bitartez, ikasleak protagonista izango dituen argazki erakusketa prestatzen ari dira. Aste osoan talde bakoitzarekin eguneko ordu eta erdiko tailerrak egingo dituzte, eta ostegun eta ostiralean denok elkartuko dira Gazteluondoko gimnasioan argazki-bilduma kooperatibo bat egiteko.

Donostia 2016 Hiriburu kulturalaren egitarauan
Erakusketa Kooperarock obraren osagarri izango da. Donostia 2016 Hiriburu kulturalaren baitan, Teatro Paraiso Antzerkia eta Arizmendi Ikastolaren artean sortu den proiektu artistiko bat da Kooperarock.

Argazki-erakusketa Arrasaten abenduan
Obra lehen aldiz Donostian antzeztuko da erakusketarekin batera, eta Amaia antzokian ikasleentzat ere egingo dute (abenduan) eta ondoren baita Bilbon, Gasteizen eta Donostian ere.

Gaur Arimazubin (LH, Arrasate) ateratako argazkiak.