BERRIAK

Kontziliazioa errazteko, txikienak berriz ere ikastolan

Joan den astean aurreratu genuen bezala, lana eta familia uztartzeko zailtasunak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua atzo, ekainak 18, jarri zen martxan. Ikastolako txikienak, HHkoak, izan dira itzultzen lehenak. Zerbitzua uztailaren 30era arte egongo da zabalik. LHkoak, aldiz, ekainaren 29an itzuliko dira. Bi txandatan egingo dute: bata ekainaren 29tik uztailaren 17ra eta bestea uztailaren 20tik 30era. Haurren eta familien familiarizazio prozesua errazteko, ekainaren 18tik 23ra tutoreak izango dira haurrak artatuko dituztenak. Argazkiak.