BERRIAK

Konfiantzaren Pedagogiaz, Madrilen
A. Antero Madirlen, KPaz

Larunbatean, hilak 23, Amaia Antero Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria Madrilen izan zen “Escuela de Educación Disruptiva” jardunaldien baitan elkarrizketa ireki baten parte hartzen. Besteak beste, Reduvolution liburuaren egile den Maria Acasok gidatzen duen hezkuntza ekimen horren urteko laugarren saioa izan zen larunbatekoa, eta “Ser o no ser. La centralidad de la Educación Emocional en un mundo incierto” gaiaren inguruan bi elkarrizketa eta tailer bat izan ziren.

Anterok “Hacia una pedagogía de la confianza” izenburupean erantzun zien Maria Acaso berak elkarrizketatzaile gisa egin zizkion galderei, besteak beste, Arizmendi Ikastolaren Konfiantzaren Pedagogia zertan den azalduz. Interesik handiena edukiak piztu bazuen ere, erabili zituen baliabideak ere lagundu zuen saioa borobiltzen (hasieran entzuleak hausnartzen jartzea, bideo-dokumentalaren atal laburra, aurkezpena….).

Elkarrizketa bertatik bertara aretoan zeuden 150 entzuleek jarraitu zuten, baina webgune bidez ere izan zen zuzenean jarraitzerik. Amaierako galde-erantzun tarteak erakutsi zuenez, interes handiz hartu zuten bertaratuek Arizmendi Ikastolako proposamen pedagogikoa.

Argazkiak